30 URTETIK GORA IRRIBARREAK BERMATUZ

Pio XII Hortz Klinika Iruñeko hirigunearen erdialdean dago eta odontologiaren arloan 30 urtetik gorako eskarmentua duten profesionalek osaturiko taldea ari da bertan lanean.
Hernando Bautista Lasprilla eta Amaya Olóndriz Garaicoechea doktoreek osatzen dute sendagile taldea, eta laguntzaile talde zabal bat dute sostengu.

 

 

GURE ESPEZIALITATEA, INPLANTOLOGIA

Inplantologia eta aho kirurgian espezialista da Hernando Bautista doktorea. Eskarmentu handia du arloan, 90eko urteen hasieran bideratu baitzituen bere lehen inplanteak. Halatan, 20 urtetik gorako eskarmentua du inplantologia aurreratuaren jakintzan.
Horrexegatik, lehenengoetakoak gara Iruñeko kliniken artean, Nobel Guide / Nobel Clinician erabiltzen, eta horrenbestez da gure kirurgia segurua eta ondorio inbaditzailerik doi-doi duena.
Diagnostiko guztiz xeheak bururatzen ditugu (eskanerra) eta banan-banan, modu pertsonalizatuan, aztertzen eta ebaluatzen ditugu tratamendurako aukera guztiak, paziente bakoitzaren premietara egokiturik.

Hona hemen gure inplantologia tratamendu batzuk:
• Dindirririk gabeko inplanteak (punturik gabe).
• Berehalako inplanteak, pieza atera bezain laster bideratua (banakoak).
• Berehalako inplanteak, protesia torlojuz finkatuz (anizkunak).

Betikoz leheneratzeari begira, gai seguruenak erabiltzen ditugu, gai biobateragarriak eta estetikoak, hala nola procera eta zirkonioa.
Gainera, gure protesilariek CAD-CAM sistemaz lan egiten dute, ahokadura guztiz zehatza izan dadin.

 

Pio XII Hortz Klinikan odontologia espezialitate aukera zabal bat eskaintzen dugu, paziente guztien premiei egokiro erantzuteko. Harremanetan jar zaitez gurekin, ezagutu itzazu odontologia modernoaren aukera berritzaileak.

 

 

 HONA HEMEN GURE DIAGNOSI METODOAK:

• Hortzen panoramikoa alboko telerradiografiaz.

• Erradiografia periapikalerako gailua.

• Digora Optime.

• Aho barneko kamera.

• Nobel Guide/ Nobel Clinician