ODONTOLOGIA INTEGRALA

LEHENERATZAILEA: Odontologia leheneratzailearen helburua da betiko hortzari ahoan eustea. Horretarako egiten ditugu betetzeak, endodontziak, zutoin edo buloi lekedatuen bidezko berreraikuntzak, metal portzelanazko edo metalik gabeko koroak ezarriz, hortzaren alde hondatua sendatzeko.

PREBENTIBOA: Funtsezkoa da prebentzioa, aurrea hartzea, aho eta hortzen osasunean, eta horregatik azpimarratzen dugu geure klinikan prebentzioaren beharra, higienerako teknikak eta jan-edan ohiturak aldaraziz eta hobetuz. Aldi berean, hamar-hamabi hilean behin odontologoari bisita egiteko gomendioa egiten dugu, ahoaren egoera zertan den azter dezan.

Hobi eta pitzaduren zigilatzea, hagin iraunkorretan.

Fluor aplikazioak.

IMPLANTOLOGIA

(NOBEL BIOCARE)

Galdutako hortzaren erroaren ordezko artifiziala da inplantea. Gehienetan hariztatua izaten da itxuraz, eta errefus erreakziorik sorrarazten ez duten eta hezurrarekin lotzen uzten duten gai biobateragarriz egina da.

Galdutako hortz-haginak inplanteen bidez ordezkatzen direnean, albeolo-hezur  kopuru handiagoari eusten zaio.

Hainbat tratamendu aukera dago paziente bakoitzari begira, eta haren nahi eta mugetara egokitzen gara beraz. Esaguzu zeure kasua zertan den eta tratamendu egokiena zein den adieraziko dizugu.

AHO KIRURGIA

Exodontzia kordalak,  letaginak barne, kirurgia periodontala, sinu goratze traumagabeak, apizektomiak, koroa luzatzeak, periodontzia…

Hortz, oi eta hezur euskarriaren inguruko ehunak tratatzen ditu aho kirurgiak, bai eta patologia periodontal usuenak ere, hala nola gingibitisa (oiaren handidura) eta periodontitisa (hortzaren inguruko hezurraren galtzea), bakteria plakak (lertzoak) sorraraziak gaitz horiek biak.

Hortzeriaren mantentzeari begira, tartektomiak, karrakatzeak eta erroen leuntzeak (kuretaz) eta kirurgia periodontala egiten ditugu.

Hortzen higienerako neurriak hartzen eta harrarazten ditugu: eskuilatzeak, hortz-hariaren erabilera, hortzen arteko eskuilak eta berariazko ur-berritzeak, kasu bakoitzari begira.

ODONTOLOGIA ESTETIKOA

(fazetak, zirkoniozko procera koroak)

Helburu estetikoko tratamenduak bideratzen ditugu pazientearen ikuspegi subjektiboaren arabera, dituen igurikapenak eta nahiak betetzen laguntzeko. 

Begitartearen adierazpen garrantzizkoenetakoa da irribarrea, gizakia gainerako animalietatik bereizten duena. Mintzairaren atal gisa bideratzen dugu, poza, zoriona edo plazera adierazteko. Anatomiaren ikuspegitik, haren osagai bakoitza, ezpainak, oiak eta hortzak, aztertuz analiza daiteke irribarrea.

HHZP

(Haurren Hortzak Zaintzeko Programa)

Nafarroako Haurren Zaintze Programan ari gara esku hartzen.

Dohaineko zaintze eta artatze zerbitzu bat dute hortzeria iraunkorrean tratamenduak behar dituzten 6 eta 15 urte bitarteko haurrek.

Gurasoen kontura egiten dira, ordea, esneko hortzerian bideratu beharreko tratamenduak, ateratzeak izan ezik.

XURITZEA

Teknika honen bitartez hainbat tonu apaltzen zaizkio pazientearen hortzeriaren koloreari.

Teknika anbulatorioa ere bideratzen dugu. Etxean egiten du pazienteak egin beharrekoa kontsultatik iragan behar izan gabe, ordu betez 12-15 egunean behin, kasuen arabera, hortz-artatzailearen jarraipen eta ikuskaritzapean.

HORTZ PROTESIA

Galdutako hortzak ordezkatzen dituzte protesiek.

FINKOAK izaten dira batzuk (koroak eta zubiak) eta MUGIGARRIAK beste batzuk (kendu eta paratu egiten dituzte pazienteek).

ORTODONTZIA

Hortzen eta masailezurren kokaeran gertatzen diren aldaerei aurre egiten eta aztertzen eta zuzentzen dituen odontologia espezialitatea da ortodontzia.

Bi motatakoak izan daitezke ortodontzia tratamenduak, bideratu beharreko indar moten arabera. Gure klinikan bi teknika nagusiak bideratzen ditugu: ortodontzia finkoa eta ortodontzia mugigarria.